Arraina eta dortoka

Arrain bat joan-etorrian zebilen itsasoan, galdera zail baten erantzuna aurkitu nahirik. Halako batean burua atera, eta dordoka bat ikusi zuen hondartzan etzanda. Honek zerbait gehiago jakingo zuelakoan, galdetzea erabaki zuen:

-Dordoka, zer da ura?

Eta dordokak, harriturik:

-Uretan jaio zara; uretan bizi, eta uretan aurkituko duzu heriotza. Zure inguruan ura dago nonahi, baita zure barrenean ere. Uretan aurkitzen duzunetik jaten duzu, eta bertan ugaltzen zara. Eta zuk, niri galdetzen al didazu zer den ura?!

*Arrain hori bezain ezjakinak, Beragan eta Beragatik jaio, bizi eta hiltzen gara. Baina arrain horrek bere inguruan dagoen ura ezagutzen ez duen bezala, guk ere ez dugu ikusten inguratzen gaituen Hura.

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5