Arraina eta dortoka
2007 Otsaila 2 @ 11:51 (Sailkatugabeak)
Arrain bat joan-etorrian zebilen itsasoan, galdera zail baten erantzuna aurkitu nahirik. Halako batean burua atera, eta dordoka bat ikusi zuen hondartzan etzanda. Honek zerbait gehiago jakingo zuelakoan, galdetzea erabaki zuen:
-Dordoka, zer da ura?
Eta dordokak, harriturik:
-Uretan jaio zara; uretan bizi, eta uretan aurkituko duzu heriotza. Zure inguruan ura dago nonahi, baita zure barrenean ere. Uretan aurkitzen duzunetik jaten duzu, eta bertan ugaltzen zara. Eta zuk, niri galdetzen al didazu zer den ura?!
*Arrain hori bezain ezjakinak, Beragan eta Beragatik jaio, bizi eta hiltzen gara. Baina arrain horrek bere inguruan dagoen ura ezagutzen ez duen bezala, guk ere ez dugu ikusten inguratzen gaituen Hura.
Nahia -(e)k esandakoa
Otsaila 9, 2007 @ 13:50
eta zoritxarrez ez dugu inoiz ezagutuko inguratzen gaituen hura… ez dugu ziurrenik ere geure barnea ezagutzerik izango… izaki inteligenteak omen gara… baina ez gara gu benetan zer garen ezagutzeko gai ere…..
Garikoitz -(e)k esandakoa
Otsaila 9, 2007 @ 19:22
Kaixo Nahia. Ez gara gu benetan nor garen ezagutzeko gai ere, arrazoi duzu. Eta ez jakiteak sortzen digun ezinegonak, misterio hori alde batean uztera eraman gaitzake. Baina nire ustez bilaketan dago gakoa, ikusten ez dugun airea arnastean. Funtsean, inguratzen gaituen Hura, aldi berean gure barne-muinik sakonena baino sakonago ere badagoena, ezagutu ez arren, sentitu egin baitezakegu. Eskerrikasko zure iritziagatik, eta beste bat arte!